ZER DA ALTXAPORRU? // gorkasasieta@gmail.com // 619689884 // Itsaso, Gipuzkoa

miércoles, 22 de febrero de 2012

Kalabaza, espinaka eta porruen klitxea

Kaixo Altxaporruok!

Hemen doa beste errezetatxo bat. Esan beharra daukagu, ideia originala ez dela gurea eta Nagoreri lapurtu diogula bere blog-etik. Ez dakit ezagutzen duzuen, baina oso gomendagarria da gu bezela astero, otar desberdin bat jasotzen dugunontzat. http://quehagoconmicestadeverduras.wordpress.com/2011/10/23/quiche-de-calabaza-y-espinacas/

Guk, halere, oraingoan gure toke propioa eman diogu:

Behar duguna:

- Kalabaza zati dexente bat.
- Espinaka sorta bat.
- Pare bat porru.
- 3 arraultza.
- 150 ml sukadatzeko esne-gain (nata ).
- Ojaldre masa pusketa bat.
- Intxaur batzuk
- Tipula bat.





Zartagin batean, moztutako tipula eta eta zatitutako kalabaza frijituko ditugu olio dexenterekin eta tapa batekin estalirik. (gatza eta piper hauts beltz pixka bat ere bota genion ). Erdi kozinatuta dagoenean, espinakak eta porruak moztu eta dena batera kozinatuko dugu .


Bitartean, bol batean arraultzak irabiatu eta esne-gaina gehitu.



Labereako molde batean, hojaldrea jarri eta sardexkarekin zulo batzuk egingo dizkiogu. Ondoren, arraultza eta esne-gaina eta zartaginean kozinatutakoa nahastu eta moldean sartuko dugu. Gainetik intxaur zatiak jarri eta aurrez berotutao labean saruko dugu. 200 gradutan ordu erdi inguru.




Eta emaitza honakoa! Gu bezela, gauza bereziak kozinatzen ohituta ez dagoen jendearentzat esperimentu polita eta erreza. Animo ba!



Gorka eta Eider.


martes, 14 de febrero de 2012

Kalabazazko bizkotxo integrala

Hemen atzo jasotako kalabazakin egindako bizkotxo goxoa! Beste basherri talde bateko kide diren bikote baten blogetik aterata: